Saltar al contenido
Edorta Etxarandio

– EUSKARA IBAIRA JAUSI ZEN JOANDAKO MENDEAREN ERDIAN (y II) –

Publicaciones-de-Resurreccion-Maria-de-Azkue

Azkue ez zen ito ibaizabalean, Lekeitarra izanda, urteak zeuzkatela zeuzkatena, igeri egiten ondo zekielako eta ez bide zuen kolperik hartu jaistean. Dena dela, eta istripuaren toki zehatza azaro gauean jende trafiko gutxi  izan arren,1951an eta orain, hurbil omen zegoen gizon batek ikusi zuen Azkue ibaira erortzen. Gizona uretara salto egin zuen jausia ateratzeko, baina antza denez, lagunduta ere -hori esan zuen Krutwigek behinik behin- Azkue bere oinez atera zen Nerbiotik.

Zoritxarrez urloiak edan zituen, Sokorro Gela-n ez zioten sabel garbiketarik egin eta sepsi baten ondorioz hil zen azaroaren 9an.

Hil zen unean Azkuek Federiko Krutwig eta bi ikasle zituen ondoan, Jorge Villa eta San Antongo organojolea. Gaurregun haren hezurrak datzaz Lekeitioko Andra Mari elizan.

Amaiera tristea izan zuen xelebrekeria hori ezaguna den arren, euskaltzale apurrentzat bederen, ez inondik inora garai haietan bizkaitar gizartean eduki zuen oihartzun bakana.

Bizkaiko orduko gizartean ez zen hain garrantzitsua Azkueren istripua, lexikografo, gramatikari, herri jakintzaren biltzaile, aldizkarien sortzaile, euskaldungoaren kudeatzaile, musikari eta idazleari heriotza ekarriko zion ezbeharra. Ez zitzaion inori larregi inportik izan euskara, analoguaz bere betiko militantearekin, sortzez geroko Euskaltzainburua eta 1928tik hil arte RAEkidea, ibaira erori izana.


Euskara (R.M. Azkue) Ibaizabalera erortzean laguntza eman ziona Frankismoaren Espainia erdalduna zen. Gizon soroslea Fernando Voz Peña izan zen, Firestoneko langilea, eta euskara itotzear egon zen garaian orduko jendaurrean eduki zuen oihartzuna ez zen hizkuntz kulturarena, ez eta gutxiago ere.

La Gaceta del Norte-ko 51.11.9aren egunkarian, abade handia heriotzeko zorian zegoela:

Publicación de la Gaceta del Norte del 5 de Noviembre del 1951

Azkueren istripuaren hurrengo egunean, asteartea, La Gaceta del Norte-n agertu zen berri txikiaren izenburua zen “Mientras salva en la ría a Don Resurrección María Azcue le sustraen la cartera”, eta kontaketaren ardura zen Voz Peña jaunak jaka kendu zuela abade zaharra salbatzearren eta janztean konturatu zuela bitartean diru-zorroa, bere barruko 400 pezeta eta nor-agiriak, ebatsi ziotela. Bi egun geroago, asteazken 25an La Gaceta-n kudeatzen zen “Banco de los Pobres-en” Voz Peña jaunaren alde diru-bilketaren deialdia egin zuen On Aureliano apaizak irakurle anónimo baten 25 pezeta eta fondoan zegoen 100 pezeta gehiagorekin. Ez dakigu zenbateraino heldu ziren 125 pezeta horiekin hasiera izan zuen diru-biltzea, baina bai ostiralean, urriak 26, agertu zela kartera dokumentuekin eta dirurik gabe Correos-eko postontzian Eta egun hortan berean, egunkarian ikusi ahal izango dugu Voz Peña argazki batean:

Fotagrafía de Voz Peña

Genaro Riestra gerra zibil osteko gobernadore zibil falangista ospetsua zen. Ez zuen gudan parte hartu, Mexikon -non jaioa baitzen- Falangeko kanpo- zerbitzuan igaroz, herri hortatik egotzia izan arte, Espainiara itzulita, 1944tik eta hil arte 1957an Bizkaiko gobernadorea eta Gorteetako prokuradorea. “Cien gramitos” deitua zen, errazionamendu kartillen ehun gramo arroz, garbantzu edo indaba, bizkaitar galtzaileei -gehiena- esleitzeko burua legez, eta ankerki erreprimitu zuena 1947ko greba.

Egiari zor, panegiriko batzuk eskeini zioten Azkueri hiltzean. Beneragarria izan zen pertsonaia nahiz euskal hizkuntza izenlaguntzeko oro har. Baina garaietako zantzua zelarik, benerazio eragingabeko horretaz aparte,  Bilboko gizarte frankistak arretatzen zuena agintarien kontrola urratzen zena, etorkin langile apalari koldarki lapurtua izana zen, Frankoren bake-aroan inolako beharrizanik ez omen zuen, eta eliztar herri-ongintzak eta “Cien gramitos-ek” konpontzeko modukoa. Estatu totalitarioaren kontzientzia gaiztoa langileria azpiratuarentzat ez bide zegokion euskal kulturari.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad