Saltar al contenido
Edorta Etxarandio

– EUSKARA IBAIRA JAUSI ZEN JOANDAKO MENDEAREN ERDIAN (I) –

RM_Azkue

Beti irudikatu dut horrela. Antzinako hizkuntzaren erabateko gainbeheran azken istripu hilgarriaren metafora.

Gizon mardularen ingerada marrazten zen uri zaharreko arrats ilunean Bilboko ibaiaren ertzean, Arriaga antzokitik Arenalerantz astunxe ibilian. Gizonkote sotanadun aguretu bat irrist egin eta ibaira jausi zen. Agure larogei eta zazpi urteduna Euskaltzaindiko bulegotik, Erribera kaletik, bere etxera, Bolantin Zelaikoan, zebilela, 1951.ko urriaren 22ko[1] ilundutako zortziak eta erdietan uretara erori zen.

Egiari zor, uretara eroria Euskaltzaindia zen, nahiz eta bizigarri txertatu berriak izan ordurako (Krutwig, Lekuona), Gerra Zibilaren ostean euskaren akademia Azkue beste inor baitzen erabat (Julio Urkijoren euskaltzainarekin babesarekin). Euskal senaren agrafismo mitikoaren ezaugarri, purismo erratuak izen abstraktuak eratzerakoan, gure hizkuntzaren akademiarako, hain zuzen, akatsez hautatu zen izena, “ti-di” atzizkia eranstean “zain”-ari zaintza ezarri    beharrean. Hein handi analogiko batean, frankismoa garaile eta euskara azpiratua, geratutako euskaldungo bakarra Euskaltzaindia eta Azkue izanik, ibaira erori zena euskara bera zen, udazkengo gau luze eta hotzean, 1951.ko urrilaren amaiera horretan.

Azkue goizean goiz joaten zen San Nikolaseko mezatara etxetik eta handik lanera, Erribera kalean, non garai hartan kokaturik baitzegoen Euskaltzaindiko egoitza. Etxeratzen zen bazkaltzeko eta hirurak aldera bihurtuta Erriberatik ez zen irtetzen arratsaldeko 8:30ak arte. Ibaiertzetik joan ohi zen, baina istripua gertatu zenean goibeldurik izan behar eta langar egin arren, eta Azkuerengan bere adinean ikusmen gabezia zerbait suposatu ere, nola uretan bukatzea ertzeko luzeran baranda egonik?

Lagun batek esan ohi zidan irristadako abaguneak izan behar zuela Azkue, agureen prostata problema sarriak zirela-eta, bulegotik atera berri arren, txis egiteko Arriaga Antzokiko atzealdearen gertu dauden eskilmailak jaitsi zenean. Euskara edadetuaren eritasuna ez bide zen hain arriskutsua.


[1]  Azkueren biografo apartak, Jurgi Kintanak bukatzen du bere liburua esanez Jausi tamalgarri hau urriaren 23an izan zela, baina egunkarietan agertu bazen data horretan bere atzoko arratsean izan derrigorrean.

Cuadro de Resurección María de Azkue

Zelan ematen zuen Azkuek sasoi horietan ikus dezakegu azken eta meritu handiko erretratuan, Ziriako Parragak margotuta 1950.ko maiatzean, 86 urte oraindino bete gabe. Intimismoaren maisulana da,  Erribera kaleko liburutegi-idazkelan pintatua. Gorputz osokoa, sotana eta dulleta soinean, jezarrita zurezko besaulki zaharrean, eskuma bermatuta jezarlekuan eta ezkerra liburuxka beltz bat estaltzen. Atzean liburuez mukuruko atal sail beneragarriak, eta alboan kolore ukitu dakarren mahai erdi-ikusi baten mihise gorrixka. Argitasun egoera urrian, patioko Uri zaharreko etxearen lehengo pisuarenean, hunkigarria da giro ilun trinkoan, abade aguretu bikainaren begirada adoretua aurpegi urtetsu porrotean. Koadroa zuzenean argi eskasean ikusteko modukoa da, eta ez erakusketetan edo argazkian jasoa argi gordinean.

Beti bitxia izan zait Azkue, abade adintsua, tradizionalistek babestua, Erregimenarekin moldatuz Euskaltzaindia gainbizi dadin, bere erretratua Parragari enkargatu izana, Torrelevagako margolaria komunista, preso politikoa, “La Tellito” milizianarekin ezkondua, izanikoa (beste istorio interesgarria baita)
Cuadro Viejo sol de la Rivera del pintor Ciriaco Párraga
Cuadro Viejo sol de la Rivera del pintor Ciriaco Párraga

Baina barandarik al zegoen berrogeitamarretan Bilbon? Parraga beraren alboko margolanean, 1948koa, gutxienez agertzen da, Erribera kalean, “Viejo sol de la Rivera” izenburua, margolariaren Marzana kaleko mantsardatik pintatua. Arriaga Teatroko gibelaldean dagoen eta zegoena ibaiertzean, baranda zabalik.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad